XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta atzeko mahain izkutu batera eraman zuen, xanpaña botilla osoa zerbitzaraziz.

- Milla ta berrehun, beraz, pentsatu zuen Pierre'k eskaera entzutean; eta berrehun bat eskupeko, milla ta lareun... Hasteko! Eta bezero ezaguna bide da hemen... Mundu hunek ez du soluziorik: hau garbi dago!.

Barru aldera begira jarri ziran Suzanne eta Pierre, barmanari bizkarra itzuliaz beraz.

- Orain segidan, gaur gaueko ikuskizunari hastapena emateko, Linda Daveau! - altabozak iragarri zuen.

Are illunago jarri zan dana, eta argi foko more batek zurbildurik, arabitar jazkeran, gelaren erdira azaldu zan Linda hura.

Ez zuen Pierre'k strip-teaserik sekulan ikusi, eta hau nabari zedin bildur zan.

- Oso ona da, ikusiko duzu - esan zion Suzanne'k.

Neska hau berria da kabaret huntan.

Ba dakizu: oso denbora laburra egin ohi dugu denok lantoki hauetan.

Maiz aldatzen gera batetik bestera.

- Bai, bai - erantzun zuen Pierre'k burua itzuli gabe, eta gezurrezko segurantzia abotsari eman nahiz.

Erazkera hura ez zitzaion Pierre'ri batere haragikoia izan.

Mogida batzutan, bai, azkenekoetan egia aitortzeko, beroaldi berri bat nabaitu zuen bere zaiñetan, bazter berritara agertuko bailitzan; baiñan ez zan txoratu.

Hunek lasaitu egin zuen, Suzanne'ren aurrean ezagutzaillearen jokoari ekin ahal izan ziolako; baiñan etsi ere bai, gau hartan haragiaren atsegiñak errotik eta osotara dastatzeko hirrika zuelako.

- Dantza egin nahi duzu nerekin? - galdetu zion Suzanne'k, Linda'rena bukatutakoan.

- Ez dakit egiten.

- Tira, tira; danok esaten duzute gauza bera.

Neuk erakutsiko dizut.

Hemen, gaiñera, ez gera oso yé-yé; eta urrats bat batera eta bi bestera egin ezkero, egiña da.

Pierre'k ez zuen ia iñoiz dantzarik egin.

Egin zuen, bai, aspaldian, familiako bilkuretan, batez ere bi izeba zaharrekin.

Zenbat denbora lehenago? Hamabost urte ote? Hemezortzi? Hor nunbait.